XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argia ikusi berria zuten kumeen txio-txio zalapartatsuek esnatu ninduten.

Janari eske ari ziren.

Berehalaxe etorri zen aita mokoan janaria zekarrela.

Laster hasi zen Berritsu ere kaleratzen.

Aitaren eta amaren artean bazkatu zituzten umeak.

Hauek oso builosoak ziren.

Goseak daudela, hau eta bestea dela, noiznahi hasten dira aitari eta amari deika.

Eta hauek, nonnahi daudela, laster asko inguratzen zaizkie.

Honela hogeiren bat egun egin zituzten.

Neretzat berrituko ez ziren hogei egun.

Izan ere, Berritsuk berak jakinerazi zidanez, kaiolan habia egite hura ni gaixo nengoelako gertatu zen, neri eginiko mesede berezia izan zen.

Geroztik ez da inoiz horrelakorik gertatu.

Garai haiek izan ziren nik hegaztiekin ditudan harremanen hasierakoak.

Handik urte pare batera Berritsuren kume batek eman zidan haren heriotzaren berri.

Hil zen Berritsu, beraz; nere kaiolan jaiotako kumeak ere bai.

Bai eta haien kumeen kumeak ere, guk baino dexente motzagoa baitute karnabek bizia.